Punk

Arantza Gutierrez Paz ('Berria' egunkaria) 2025eko maiatzaren 21a

ZarataZarautzeko lantaldea. (ZarataZarautz)

Arraio Irratiak hemeretzi urte bete zituen atzo, eta Arantza Gutierrez Pazek horren bueltako iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian.

Arraio Irratiak hemeretzi urte betetzen ditu, eta, aurtengoa zenbaki borobila ez bada ere, zuzeneko musikarekin ospatzen dute. Ez dira bakarrak, Zarauzko irrati librean emititzen den Zaratazarautz saiokoek ere kontzertua aukeratu dute beren urtebetetze jaia egiteko. Irrati proiektu libre horrek ia hogei urte irautea berez meritua bada, zer esanik ez hasieratik bertan egon zen irratsaio bat hainbeste urtez ere airean egotea, bereziki denboraldi labur gutxi batzuk irauten duten podcastak proposatzen diren garai honetan.

Punk musika dute hizpide eta irratsaioaren soinu banda (haiek zarata deitzen diote, eta ez nik, gaztetxeetan sartzen nintzenean maketak zintetan grabatzen zirelarik). Eta horrek aukera ematen dit bide batez irrati askeen eta zuzeneko kontzertuen arteko lotura historikoa azpimarratzeko, bereziki mainstream ez den musika eskaintzen baitute, zirkuitu komertzialetatik at. Normalean ez ditut mota horretako saioak aipatzen, segur aski nik askoz gustu konbentzionalagoak ditudalako, baina berez betidanik izan dira programazio libre guztietako ezinbesteko osagai, metala eta hardcorea eskaintzen dituztenak bezalaxe.

Irakurri iritzi artikulua osorik honako lotura honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide