Badator Arraio Irratiaren urtemuga jaialdia

Intza Trula 2025eko maiatzaren 22a

Martin de Marte. (Kulturklik)

Ospakizun egunean hiru musika taldek eskainiko dute  kontzertua, Hirputzu gaztetxean. Sarrera guztiak agortu dira jada.

Arraio Irratiak 19 urte bete zituen asteartean, eta ospakizun jaialdi borobila antolatu dute urtemuga dela eta. Hori hala, larunbatean hiru kontzertuz gozatzeko aukera egongo da Hiruputzu gaztetxean, eta dagoeneko sarrera guztiak xahutu dira.

Zehazki, Nakar, Martin de Marte eta Ithaka taldeen zuzenekoez gozatzeko aukera egongo da larunbatean gaztetxean. 21:00etan ekingo diete emanaldiei, eta gauerdira arte luzatuko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide