Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako perkusio ikasleek bi entzunaldi eskainiko dituzte aste honetan: bihar eta etzi izango dira, udal musika eskolako areto nagusian.
Hain justu ere, 18:30ean hasiko dira bi emanaldiak, eta 20:00etara arte iraungo dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ikustera joan nahi dutenentzat sarrera doakoa izango da.
Asteburuan gehiago
Aste barruko emanaldiez gainera, larunbaterako beste bi hitzorduren berri ere eman du musika eskolak. Hasteko, musikan trebatu nahi duten gaztetxoentzat tailerra prestatu dute, eta, arratsaldean, kantu emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
San Pelaio ermitan izango da arratsaldeko ikuskizuna, 18:30ean hasita, eta ondorengo taldeek parte hartuko dute: Ekintza ikastolako abesbatzak eta Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako kantu koralak.