'Una quinta portuguesa' izango da ikusgai, Modelon

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 17a

Familia osoarentzako eskaintzaren barruan, berriz, Moon, mi amigo panda filma emango dute egunotan.

Avelina Prat zinegilearen drama psikologikoa da Una quinta portuguesa, eta Manolo Solo, Maria de Medeiros eta Branka Katić dira filmeko aktore nagusiak. Malagako zinema jaialdia estreinatu zuten joan den martxoaren erdialdean, eta orain pantaila handira iritsi da; Zarautzen, asteburu osoan izango da ikusgai.

Sinopsiari dagokionez, emaztearen desagerpenak erabat suntsituta utziko du Fernando, eta beste gizon baten nortasuna ordezkatzen du, kinta portugaldar baten lorezain gisa hasiko da. Pixkanaka jabearekin ustekabeko adiskidetasuna estutuko du, berea ez den bizitza berri batean murgilduz.

Familia osoari zuzendutako film eskaintza, berriz, Moon, mi amigo panda izango da aste honetan. Hamabi urteko mutiko baten eta panda hartz baten arteko harremana eta abentura du kontagai ikus-entzunezkoak.

Maiatzak 17, larunbata
16:45. Moon, mi amigo panda
19:15. Una quinta portuguesa
22:15. Una quinta portuguesa

Maiatzak 18, igandea
16:45. Moon, mi amigo panda
19:15. Una quinta portuguesa

Maiatzak 19, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Una quinta portuguesa
19:30. Una quinta portuguesa

Maiatzak 20, asteartea
19:30. Saio originala: La viajera

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide