ZKEko lehen bi taldeek igoera dute amets

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 17a

Ur Bare ZKE taldeko kideak jarraitzaileekin batea. (Zarautz KE)

Jardunaldi erabakigarriak dituzte; gaur arratsaldean, Ur Bare ZKE gizonezkoek, eta bihar eguerdian, Ameztoi Anaiak ZKE emakumezkoek.

Zarautz Kirol Elkarteko futboleko gorengo bi taldeek jardunaldi benetan garrantzitsua izango dute asteburu honetan. Gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailako bigarren postuan dago Ur Bare ZKE, eta gaur arratsaldean, denboraldiko azkenaurreko jardunaldia izango du jokoan. Bergararen aurka jokatuko dute, 16:00etan, Asti futbol zelaian.

Irabaziz gero, sailkapeneko lehen postuan kokatuko lirateke, bihar Añorgak zer egiten duen esperoan. Hirugarren maila igotzeko borrokan ari da Ur Bare ZKE, hori dute amets, eta azken jardunaldira arte ariko da jo eta su. Sailkapeneko lehena zuzenean igoko da, eta bigarrenak play-off kanporaketa jokatu beharko du Araba eta Bizkaiko taldeen aurka.

Gizonezkoek ez ezik, Zarauzko emakumeek ere hitzordu erabakigarria izango dute bihar eguerdian. Denboraldiko azken partida jokatuko du Ameztoi Anaiak ZKE-kn Pauldarrak taldearen aurka, 12:00etan, Asti Txikin. Mailaz igotzeko aukera du, baina horretarako irabazi beharra dauka nahitaez. Une honetan aurkaria zazpigarren postuan dago hiru puntura, eta Zarauzkoak zortzigarren. Beraz. igandekoa final baten antzerakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide