Andrei Tarkovsky aztergai gaur, Photomuseumen

Aritz Mutiozabal

Andrei Tarkovskyren 'Stalker' filmako zati bat.

Zinegile sobietarraren zinemagintzaz ariko dira, 18:00etan hasita, Gela programaren barruko saioan.

Andrei Tarkovsky zinemagile sobietarrari eskainiko dio tartea ostiral honetan Photomuseumek. Solaris (1972), Ispilua (1975) eta Stalker (1979) bezalako film ospetsuen zuzendaria bera, oso figura berezia izan zen. Bere estiloa garaiko zinema ofizialetik urruntzen da eta zinema poetiko nahiz espiritual batera hurbiltzen da, Ingmar Bergman edo Carl Theodor Dreyer bezalako egileen antzera.

Stalker da bere lanik eraginkorrenetako bat, zientzia-fikziotik abiatzen dena, baina generoaz harago doa. Strugatski anaien Picnic eleberrian oinarritzen da istorioa, baina Tarkovskyk esperientzia guztiz pertsonala eta bisuala bihurtzen du.

Gogoetarako bide ematen duen lana da, 2001: A Space Odyssee (Stanley Kubrick, 1968) edo La jetée (Chris Marker, 1962) filmeek bezala. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da, saioa eta sarrera doakoa izango du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide