Salbatore Mitxelenako sari banaketa ekitaldia izango da arratsean

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 16a

Salbatore Mitxelena sari banaketako irudi bat. (Guka)

Urtero bezala, Modelo aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Aurten, lehiaketaren 43. ekitaldia izan da.

43. Salbatore Mitxelena literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan. Herriko ikasleen artean euskara, idazketa eta irakurzaletasuna sustatzeko tradizio handiko egitasmoa da honakoa, eta urtero-urtero ikasturte bakoitzeko uztaren emaitza aitortzen dut, mailaz maila, baita ipuin, bertso edota poesia kategorietan ere.

Gaur arratsaldean emango dituzte jakitera, beraz, idazlan irabazleen eta haien egileen izenak. Horiek merezitako saria jasoko dute; nagusiki, Garoa liburu dendan euskarazko liburuak erosteko bonoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide