Ehun lagun bildu ditu Roman Orusen hitzaldiak

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 15a

Asteartean, Roman Orusek Modelon emandako hitzaldia. (ZarautzOn)

Fisika kuantikoaren oinarriak azaldu zituen Ikerbasque Research-eko irakasleak, ZarautzOnek antolatutako hitzaldian.

ZarautzOn elkarteak antolatuta, Donostia International Physics Centerreko Ikerbasque Research-eko irakasle eta Multiverse Computing-eko sortzaile Roman Orusek hitzaldia eskaini zuen astearte arratsaldean, Modelo aretoan. Ehun lagun ingururen aurrean, fisika kuantikoaren oinarriak azaldu zituen modu erraz eta atseginean.

Besteak beste, Richard Phillips Feynman fisikari estatubatuarrarena bezalako esaldiak eraman izan zituen eredu: “Natura ez da klasikoa, madarikazioa! Eta naturaren simulagailu bat egin nahi baduzu, hobe zenuke kuantikoa egitea, eta, jainkoarren, problema zoragarria da, ez baitu hain erraza ematen”. Edo beste hau ere bai: “Ideia da fisika kuantikoaren legeak erabiltzea informazioa prozesatzeko…beste modu batez ezinezkoak diren kalkuluak egiteko aukera izanez”.

ZarautzOnek laster jarriko du ikusgai hitzaldi osoa Youtubeko bere kanalean, baita elkartearen zarautzon.org webgunean ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide