Euskaraldia 2025

Txapa janztea eta kalejira, Euskaraldiari hasiera emateko

Intza Trula

Zarauzko Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia. (Aritz Mutiozabal)

Bihar hasiko da euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena, eta maiatzaren 25era arte iraungo du. Bihar, 18:30ean, egingo dute hasiera ekitaldia, Lege Zaharren Enparantzan.

Elkar mugituz egingo dugu lelopean ekingo diote bihar Euskaraldiari, eta hasiera borobila emateko asmoz, txapa janzte bateratua eta kalejira antolatu ditu Zarauzko Euskaraldiaren batzordeak. 11 egun, maiatzaren 25era arte, iraungo du euskararen erabilera sustatzea xede duen ekimenak.

Hori hala, 18:30ean deitu dituzte herritarrak Lege Zaharren Enparantzara, bertan egingo hasiko baitute ekitaldia. Behin ahobizi edota belarriprest txapa soinean dutela, kalejira egingo dute plazaren inguruan. Honako eragileek parte hartuko dute biharko ekitaldian: Txinpirin Abesbatzak, Zarakatun Batukada Feministak, Motxian Etxebeltz Bertsoguneak, ZarautzTrik Trikitixa Elkarteak, Arrai Zopa Abesbatzak, Arranopola Gitarra Taldeak eta Goizeko Ihintza Txistulariek.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide