Pasa den abenduan Zelai Ondoko bolatoki berria estreinatu ostean, Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketa antolatu dute bertan larunbat honetarako. Zelai Ondoko Bol&Tok Kirol Klubaren eta Gipuzkoako Bola eta Toka federazioaren ekimenez egingo dute, 09:00etan hasi eta goiz osoan zehar.
Donostiako, Lasarteko, Urnietako, Hernaniko, Ereñotzuko, Villabonako, Ibarrako, Segurako, Zeraingo, Gabiriako, Legazpiko eta Zarauzko klubetako ordezkariek parte hartuko dute: orotara, 36 bolari eta 25 tokalari izango dira.