Hitzaldia eskainiko dute etzi atzerritartasunari buruzko araudi berriari buruz

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 13a

Gaian aditua den abokatu bat ariko da hizlari Antoniano aretoan, 18:00etan hasita, berritasunen inguruan.

Maiatzaren 20an atzerritartasunari buruzko araudi berria sartuko da indarrean, eta Zarauzko Udalak informazio hitzaldia antolatu du aipatu araudiko nondik norakoen berri emateko. Saioa etzi izango da, maiatzaren 15ean, 18:00etatik aurrera, Antoniano aretoan.

Gaian aditua den abokatu batek eskainiko du, gaztelaniaz, eta atzerritartasun araudi berriaren alderdi praktikoei buruz ariko da solasean; besteak beste, berritasunak ezagutzeko eta horrek atzerritarren erregularizazioari nola eragiten dion jakiteko parada izango da. Hitzaldia doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide