Aurtengo Argazki Bilerako azken erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean, Photomuseumen: Asuntzi Martinez Ezketa barakaldarraren Munstroak proiektua, hain zuzen ere. Erakusketak bere burua ikusarazi nahi duen neska batez hitz egiten du, eta, nolabait esateko, isiluneak isilarazi nahian egindako argazkiak dira.
Argazkilariak neska eta emakumea lotzen dituen distantzia dakar, segurtasun eza eta beldurrez betetako bidea islatuz, eta horri deitzen dio munstroa. Alegia, bizitzan ageri diren munstro izugarriak, eguneroko munstroak, inoiz biak ozta-ozta menderatzen direnak.
Photomuseumeko aretoa asteartetik igandera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta Martinez Ezketaren proposamen fotografikoa ekainaren 29a bitartean bisitatu ahal izango da.