Hasi eta berehala amaitu dute Gipuzkoako trainerilla liga. Maiatzaren 1ean jokatu zuten Gipuzkoako ligako lehen jardunaldia Pasai San Pedron, eta hamar egun geroago eman diote amaiera, Mutrikun, laugarren eta azken jardunaldiarekin. Igandean Pasaian (Gipuzkoa) jokatuko zuten Gipuzkoako txapelketarako sailkatze estropada ere izan zen larunbatekoa.
Larunbatean bukatu zuten aurtengo Gipuzkoako trainerilla liga Zarautz Arraun Elkarteko ordezkariek. Oriok garaipenak erdietsi ditu gizonetan, bai Ligan, bai Kopan. Zarauzko A taldea seigarren izan zen, ia 21 segundora, Ligan; Zarautz B, berriz, hirugarren Kopan, 57 segundora. Beraz, sailkapen orokorrari dagokionez, Zarautzek bosgarren bukatu du gizonezkoen maila absolutuan Ligan, eta zazpigarren Kopan.
Txapelketekin jarraituta, datorren igandean Euskadiko trainerilla txapelketa jokatuko dute Ondarroan (Bizkaia), eta bertan arituko dira eskualdeko ontziak.