Gaur hasiko dituzte santamarinetako danborradako entseguak

Mireia Galarza Bastida 2025eko maiatzaren 12a

Santamarinetako danborrada 2024. (Gorka Eizagirre)

21:00etan hasiko dira entseguak, Merkatu Plazako lehen solairuan. 

Aurreko astean lehertu zen festa Santa Marina auzoan, eta aste honetan ere, festan murgilduta jarraituko dute auzo horretako bizilagunek. Zehazki, danborrada izango da ostiral iluntzean, eta horren aurretik, entseguak egingo dituzte gaur, bihar eta etzi. 

21:00etan izango dira hiru egunetako hitzorduak, Merkatu Plazako lehen solairuan. Danborrada bera, aldiz, ostiral gauean izango da, 22:00etan hasita. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide