Asfaltatze lanak egiten ari dira Purpurina inguruan

Mireia Galarza Bastida 2025eko maiatzaren 12a

Asfaltatze lanak egiten ari diren eremua. (Julene Frantzesena)

Lanak aparkaleku paretik Hiru Erreketaraino ari dira egiten, eta errei bat itxita badago ere, autoak txandaka ari dira bertatik igarotzen. 

Aste hasierarekin batera, asfaltatze lanak ere hasi dituzte herrian. Hain zuzen ere, Purpurina inguruan ari dira lanok egiten, aparkaleku ingurutik hasi eta Hiru Erreketaraino. Izan ere, eremu horretan ez zegoen errepidea egoera onenean. 

Dena dela, errepidea ez dute guztiz itxi, errei bat irekita baitago, eta autoak bertatik txandaka ari dira igarotzen. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide