Behorlegi mendira irteera egingo du Pagoetak maiatzaren 18an

Intza Trula 2025eko maiatzaren 12a

Donibane Garazi inguruan dagoen mendia da Behorlegi. Irteeran izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da.

Maiatzaren 18an Behorlegi mendia igotzeko irteera antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak. Donibane Garazitik (Nafarroa Beherea) ikus daiteke Behorlegi, eta hiritik 13 kilometrora dago.

Guztira, 17 kilometroko ibilbidea egin beharko dute mendizaleek, 1000 metroko desnibel metatuarekin. Antolatzaileek aurreikusi dutenez, 6-7 orduko ibilaldia izango da.

Hori horrela, irteeran parte hartu nahi dutenek maiatzaren 16a bitarte izango dute inskripzioa egiteko aukera, Mendizabal kinkila dendan. Halaber, irteerarako ordua ere zehaztu dute: hain zuzen, Agoueseneko biribilgunean jarri dute elkartzeko puntua, 07:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide