Zabalik dago udako igeriketa eta aretoko ikastaroetan izena emateko aukera

Intza Trula 2025eko maiatzaren 11

Emakume bat yoga egiten. (Pixabay)

Aretoko ikastaroen barruan, besteak beste, pilates, total training, bodyfit, spinning eta entrenamendu funtzionala eskainiko dituzte. Izen ematea Aritzbatalde kiroldegiko harreran egin daiteke.

Uda sasoia heltzear den honetan, Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak igeriketako zein aretoko ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu du. Igeriketaz gain, adin guztietarako askotariko ikastaroak eskainiko dituzte datozen hilabeteetan zehar; hala nola pilates, total training, bodyfit, spinning eta entrenamendu funtzionala.

Hori horrela izanik, eskaintzen diren ikastaroren batean izena eman nahi dutenek Aritzbatalde kiroldegiko harrerara jo beharko dute horretarako. Halaber,  informazio gehiago nahi dutenek kirola@zarautz.eus helbidera idatzi, 943-00 5123 telefono zenbakira deitu edota kiroldegiko harreran galdetu dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide