Gaur ikusi du argia Zarautz Guka aldizkari digitalaren hirugarren zenbakiak, irakurtzeko, ikus-entzuteko eta entzuteko eduki interesagarriz josita: Intza Trularen, Elaia Aizpuruaren, Alex Gurrutxagaren eta Javier Aranbarriren iritzi artikulu bana; Imanol Epeldek Aner Peritzi bidalitako audio mezua; Samara Velte kazetari, idazle eta ikerlariari egindako elkarrizketa; Manolo Urbieta zenak Mikel Biain eta Jon Ugalde buruan zituela sortutako Mac Mikel eta Jon Braun abestien istorioa jasotzen duen bideo-erreportajea; Martxel Altuna Photomuseumen zuzendariari egindako erretratua...
Zarautz Guka aldizkariaren hirugarren zenbakia ere nahi duen orok ikusteko moduan dago zarautzguka.eus/prentsa atalean eta Guka aplikazioan, nahiz eta aurki Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango duten aldizkaria kontsumitzeko aukera. Hori bai, lehiaketetan eta zozketetan parte hartzeko aukera Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango dute. Beraz, egin bazkide eta gozatu Zarautz Gukaz!