Gaurtik astelehenera bitartean, bi film ikusi ahal izango dira Modelo zinema aretoan: Confidencial eta familia osoari zuzendutako Kayara, hain justu ere.
Urte hasieran kaleratutako lana da Confidencial, Steven Soderbergh zine zuzendariak gidatua. Kathryn, George Woodhouseren emaztea, inteligentzia agente ospetsu bat, eta traizioa leporatzen diotenean, bere mundua kolokan jarriko da. Frogen bidez erruduna dela ondorioztatzen hasten direnean, Georgek bere herria babesteko zinaren eta ezagutu berri duen emakumearekiko sentitzen duen maitasunaren artean erabaki behar du. Azpijoko, sekretu eta leialtasun kontrajarrien artean harrapatuta, erlojupeko lasterketa batean murgilduko da egia ezagutzeko. Aukera bakoitzak bere bizitza, ospea eta arima jartzen ditu jokoan, konfiantza eta sakrifizioaren behin betiko frogan..
Kayara filmak inka gazte bat du protagonista, Chasqui mezularien lanaren zale amorratua dena. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteei ezarritako aurreikuspenen aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo dio bere anbizioa betetzeko.
Gaur, larunbata
- 16:45. Kayara, Inka gerraria.
- 19:15. Confidencial.
- 22:15. Confidencial.
Bihar, igandea
- 16:45. Kayara, Inka gerraria.
- 19:15. Confidencial.
Maiatzak 5, astelehena
- 17:00. Confidencial.
- 19:30. Confidencial.