Nahia Calderon, Sub 14 Rip Curl Grom Search txapelketako irabazle

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 8a, 15:30

Calderon, proba irabazi ostean. (Utzitakoa)

Garaipena lortuta, Europako finalera sailkatu da, Erresuma Batuan ekaina hasieran jokatuko dutena.

Italian eta Portugalen hainbat proba egin ostean, Somoko (Kantabria, Espainia) hondartzetan jokatu zuten joan den asteburuan Rip Curl Grom Search txapelketako azken jardunaldia. Bertan izan zen Nahia Calderon zarauztarra, eta emaitza ezin hobeekin itzuli zen etxera, lehenengo postua eskuratu baitzuen 14 urtez azpiko kategorian.

Baldintza eta eguraldi onarekin neurtu zituzten indarrak kategoria horretako kirolariak, metro inguruko olatu garbiekin. Calderonek, baldintza horiei probetxu aterata, lehenengo postuan sailkatzea lortu zuen, eta horrenbestez, Europako finalera sailkatu da, Erresuma Batuan ekaina hasieran jokatuko dutena. Zarauztarrak, gainera, etxekoen babesa izan zuen bertan, Shelter surf eskolako kuadrilla joan baitzen bertara. Bigarrena izan zen Carla Mendez eta hirugarren Martina Pertega. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide