Belar txarrak eta sendabelarrak ezagutzeko saioa antolatu du Arkamurkak larunbaterako

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 8a, 14:00

Sendabelarrak, artxiboko irudi batean. (Artxiboa)

Jesus Mari Olaizola Txiliku Arkamurkako kideak gidatuko du saioa, eta elkarteak Santa Marina kaleko 2. zenbakian duen egoitza aurretik hasiko dute ibilaldia, 09:00etan. 

Arkamurkak larunbat honetarako irteera gidatua antolatu du, herrian zehar aurki daitezkeen belar txarrak eta sendabelarrak ezagutzeko. Jesus Mari Olaizola Txiliku Arkamurkako kideak gidatuko du saioa, eta elkarteak Santa Marina kaleko 2. zenbakian duen egoitza aurretik hasiko dute ibilaldia, 09:00etan. 

Doakoa izango da ekintzan parte hartzea, eta hori dela eta, antolatzaileek herritarrak gonbidatu nahi dituzte saioan parte hartzera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide