Azken eguna da Garmendiaren margolanak bisitatzeko

Intza Trula 2025ko mai. 8a, 13:00

Marta Garmendiak Lukas ardotegian jarri duen margolanetako bat. (Utzitakoa)

Artista zarauztarraren piezak Lukas ardotegian daude ikusgai.

Marta Garmendia artista zarauztarraren erakusketa bisitatu nahi dutenek gaur dute horretarako azken eguna. Zehazki, apirilean jarri zuen ikusgai bilduma, Lukas ardotegian, eta bertako horman daude eskegita.

Nahia artisau elkarteko kideetako bat da Garmendia, eta bere lanak urte osoan zehar Zarautzen duen dendan eros badaitezke ere, azokaz azoka ere ibiltzen da. Hain justu ere, erretxinarekin egindako artelanak sortzen ditu, baita bitxiak eta poltsak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide