Irekita dago Emakume Sortzaileen Azokarako izen-ematea

Aritz Mutiozabal 2025ko mai. 7a, 09:30

Emakume Sortzaileen Azoka (Aritz Mutiozabal)

Maiatzaren 19an amaituko da eskaera orria aurkezteko epea. Azoka uztailaren 19an egingo dute Belauntzaran plazan eta malekoian.

Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak eta Emakumeen Etxeak antolatuta, Emakume Sortzaileen III. Azoka egingo dute uztailaren 19an. Hori horrela, egitasmoan parte hartu nahi dutenentzat izena emateko aukera zabaldu dute; epea maiatzaren 19an amaitzen da. Eskaera orria eta oinarriak esteka honetan eskuratu daitezke.

Egun osoko azoka izango da, 10:30ean hasi eta 19:30era arte, eta bere helburu nagusia da emakume sortzaileen lana zein beraien sorkuntzak ikusaraztea. Beraz, Belauntzaran plazan eta malekoian hainbat karpa jarriko dituzte sortzaile bakoitzak bere sorkuntzak erakusteko edo saltzeko aukera izan dezan.

Informazio gehiagorako, berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943-00 51 17 telefono zenbakira hots egin daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide