Mahl Kobat zuzenean entzuteko aukera, bihar Hiruputzun

Intza Trula 2025ko mai. 7a, 09:00

Mahl Kobat bakarlaria, kontzertu bat ematen. (Sara Odriozola)

19:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak atean erosi ahal izango dira, lau euroren truke. Etxegiro proiektuaren baitan antolatutako bigarren emanaldia izango da biharkoa.

Etxegiro proiektuaren barruan, Mahl Kobat musikariak kontzertua emango du bihar Hiruputzu gaztetxean. 19:00etan hasiko da, eta zuzenekoaz gozatu nahi dutenek atarian erosi ahal izango dituzte sarrerak, lau euroan.

Lau urteko lanaren ostean, iaz ezagutarazi zuen Beñat Bidegain ondarroarrak bere lehenengo bakarkako lana, Mahl Kobat izenarekin. Abenduan kaleratu zuen lehen bilduma: Zelan apurtu pertsona bat, hain justu ere. Abeslaria, eta gitarra eta baxu jotzailea da Bidegain, baita Dena musika taldeko kidea ere.

Etxegiro proiektuko bigarren kontzertua izango da biharkoa; izan ere, Saguxar taldeak eskaini zuen lehen emanaldia, apirilaren 3an.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide