Maite Larburuk 'Maizter' lana aurkeztuko du Modelon

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 6a, 12:15

Maite Larburu. (Maizter)

Martxoaren 27an argitaratu zuen bere azken lana, eta orain, Euskal Herriko hainbat txokotan ari da aurkezten, tartean Zarautzen. Ostiralean izango da kontzertua, 20:00etan. 

Maite Larburu musikari hernaniarra Modelo aretoko oholtzara igoko da ostiral honetan, 20:00etan hasita, Maizter diskoa aurkezteko. Martxoaren 27an argitaratu zuen bere azken lana, eta orain, Euskal Herriko hainbat txokotan ari da aurkezten, tartean Zarautzen. 

Larbururen hitzetan, Maizter hainbat kolaborazio lanen ondoren nonbaiten sartu eta espazio itxi horretako maizter izateko gogotik jaio da. Feel good estiloan mugitu da hernaniarra, eta diskoan zehar, efimerotasunaren eta existentziaren inguruan landu ditu abestiak. Horrela dio aurkezpen testuan: "Kantu batean sartzen zarenean, beste hainbat eremu anitzetara irtengo zara, eta buelta atzera; nor noren maizter den jakin beharrik gabe". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide