Ostiralean amaituko da ibilgailuen gaineko zergaren borondazteko ordainketa egiteko epea

Julene Sorarrain 2025ko mai. 5a, 13:15

Ordainketa helbideratuta daukaten herritarrei zuzenean kobratuko zaie kontu korrontetik epearen azken egunean, hau da, maiatzaren 9an.

Ostiral honetan, maiatzaren 9an, amaituko da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea. Zarauzko Udalak jakinarazi zuen moduan, ordainketa helbideratuta daukaten herritarrei ordainagiriak zuzenean kobratuko zaizkie kontu korrontetik epearen azken egunean, maiatzaren 9an, hain zuzen.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, aldiz, posta bidez bidali dira zergadunen helbideetara, eta jarraian adierazten diren moduetan ordaindu ahal izango dira:

  • Udalaren webgunean (Nire Ordainketa bidez). 
  • Bankuetan, posta bidez bidalitako ordainagiriak aurkeztuz, edota kutxazain automatikoetan.
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29).

Horrez aparte, borondatezko kobrantza epean ordaindu ez diren zorrak premiazko prozeduraren bitartez ordainaraziko dira eta errekargua izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide