Udaberri jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Ribeira Sacrara (Galizia) bidaia egingo du irailean, eta hainbat egun igaroko dituzte bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, joateko interesa duten bazkideek Udaberriren bulegoan dute informazio guztia eskuragarri.
Zehazki, sei gaueko egonaldia izango da, irailaren 21etik 27ra bitartean. Barcelo Ourense hotelera joango dira, eta mantenu osoa izango dute. Hoteleko zerbitzuez gainera, ingurua ezagutzeko irteerak izango dituzte, bi upategitara bisitak, olagarri bazkari berezi bat eta itsasontzi bidezko irteera bat Sil ibaian barrena.