Error de Paralaje eta Bellum taldeen kontzertuez gozatu ahal izango da gaur

Intza Trula 2025ko mai. 2a, 12:30

Getariako Bellum hirukotea. (Eneko Eizagirre)

Hiruputzu gaztetxean eskainiko dituzte kontzertuak, 21:00etan hasita. Sarrerak atean bertan eskuratu ahal izango dira, 6 euroren truke.

Bi kontzertuz gozatzeko aukera egongo da gaur iluntzean Hiruputzu gaztetxean, Lege Berria kolektiboak antolatuta. Hain justu ere, Error de Paralaje eta Bellum taldeak igoko dira oholtzara, 21:00etatik aurrera. Sarrerak gaztetxeko atean bertan egongo dira salgai, 6 euroan. 

Punk doinuak oinarri dituen Granadako taldea da Error de Paralaje, 2019an sortua. Bellum, aldiz, Getariako lagunez osatutako hirukotea da, eta post punk musika lantzen dute beren abestietan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide