Zanussi, Mate eta Metralleta, larunbateko hitzordurako

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 2a, 11:00

Metralleta taldea. (Metralleta)

21:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrera 6 eurokoa izango da. Hiru taldetatik bi zarauztarrak dira. 

Zarata Zarautzek antolatuta, Zanussi, Mate eta Metralleta musika taldeen kontzertuak izango dira larunbatean Hiruputzu gaztetxean. 21:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrera 6 eurokoa izango da. Hurrenez hurren, Power Violence Legends, Hardcore eta Power Violence musika estiloetako abestiak interpretatuko dituzte aipatutako taldeak. 

Gainera, hiru talde horietatik azken biak Zarauzkoak dira, eta beraz, etxeko taldeen parte hartze handia izango du hitzorduak. Zanussikoak, aldiz, Balentziatik (Herrialde Katalanak) etorriko dira. Horiek amaitu ondoren, Tontisimos DJ Set saioa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide