Zarauzko Turismo sailak, Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen sailekin elkarlanean, eta Zurekin eta Murkil elkarteen laguntzarekin antolatuta, Familia Giroan egitasmoaren laugarren edizioaz gozatzen ari dira dozenaka familia gaurkoan. Laino ilunen bat edo beste ikus zitekeen arren, ateri eutsi dio eguraldiak goizean zehar, eta haurrek herriko hainbat txokotan kokatutako puzgarriez gozatzeko aukera izan dute. Zehazki, Lege Zaharren Enparantzan, Musika Plazan, malekoian eta Santuiturri plazan jarri dituzte horiek.
Horretaz gain, Arkamurka ibilbidean eta Baso bainua ekimenean ere parte hartu dute hainbat familiak. Arratsaldean ere izango da zer egin herrian, puzgarriek leku berean jarraituko baitute 16:30etik 19:00etara bitartean. Gainera, Twobascos magia ikuskizuna eta Sugarri txaranga ere izango dira, baita erraldoien kalejira ere. Hemen ikus daiteke informazio guztia.