Bihar jokatuko du Zarautzek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen jardunaldia

Intza Trula 2025eko maiatzaren 2a

Gipuzkoako hainbat pilota elkartetako eta federazioko kideak Herriarteko Txapelketaren aurkezpenean.

Gomazko paletako kategorian ariko da Zarauzko taldea, Lasarte-Oriaren aurka. Lehen neurketa Aritzbatalde kiroldegian jokatuko du, 17:00etan.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari ekingo dio bihar Zarautzek, Lasarte-Oriaren aurkako neurketarekin. Gomazko paletan lehiatuko da Zarauzko taldea, eta Aritzbatalde kiroldegian jokatuko du lehen norgehiagoka.

Final-hamaseirenetako joaneko partida izango da, eta 17:00etan hasiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide