Bihar arte eman daiteke izena Zarauzko VII. Herri Lasterketan

Intza Trula 2025eko maiatzaren 1a

Bi korrikalari iazko Zarauzko Herri Lasterketan. (Onintza Lete Arrieta)

Igande honetan jokatuko dute kirol proba, ZKE eta A 3 el Km! elkarteek antolatuta. 11:00etan emango diote hasiera lasterketari, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.

Korrikalariek hitzordua dute etzi Zarautzen, VII. Herri Lasterketa jokatuko baitute, A 3 el Km! taldeak eta Zarautz Kirol Elkarteak elkarlanean antolatuta. 11:00etan hasiko da proba, eta Lege Zaharren enparantzan izango ditu irteera zein helmuga. Lasterketan parte hartu nahi dutenek bihar, 12:00etara arte, izango dute inskripzioa egiteko aukera.

Hori hala, izen ematea Kirolprobak.com atari digitalaren bidez egin daiteke. Herri osoari itzulia emango diote parte hartzen duten lasterkariek, 8 kilometroko ibilbidea osatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide