Herriaz familian gozatzeko eguna antolatu dute gaurko

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 1a

Iazko Familia Giroan egitasmoa. (Guka)

Laugarren aldiz, Familia Giroan ekitaldia egingo dute herrian, familia turismoa sustatzeko.

Familia Giroan egitasmoaren laugarren ekitaldia egingo dute gaur, eta egun osoko egitaraua prestatu dute familian herriak eskaintzen dituen elementuez gozatzeko; besteak beste, naturaz, bisita gidatuez, puzgarriez eta magia ikuskizunez. Zarauzko Udaleko Turismo sailak antolatu du, Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen sailekin elkarlanean, eta Zurekin eta Murkil elkarteen laguntzarekin, eta familia turismoa sustatzea du xede.

Festagune nagusia Lege Zaharren Enparantzan izango da, baina jarduerak herrian zehar banatuko dira, baita EBU ibilbidean eta Vista Alegre parkean. Gainera, udalak ekitaldia baliatu nahi izan du «aniztasun funtzionala duten haur edota familien beharrei erantzuteko». Hori horrela, antolatu dituzten ekitaldi eta jardueren artean, batzuk egokitu egin dituzte, hala nola Baso-bainua, Arkamurka ibilbidea eta puzgarriak.

Familien beharrei hobeto erantzuteko eta jardueren inguruko informazio gehigarria izateko, Turismo Bulegoarekin harremanetan jar daitezke herritarrak 943-83 09 90 zenbakira deituta

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide