'La historia de Souleymane' eta 'El caspolon' filmak ikusi ahal izango dira Modelon

Intza Trula 2025ko mai. 1a, 10:00

Gaur iluntzean emango dute La historia de Souleymane ikus-entzunezkoaren lehen saioa; bihartik aurrera, berriz, familia osoarentzako El casoplon filma emango dute zinema aretoan.

Bi film ikusi ahal izango dira gaurtik hasi eta astelehena bitarte Modelo zinema aretoan: La historia de Souleymane eta familia osoari zuzendutako El caspolon, hain justu ere.

Iazko apirilean kaleratutako lana da La historia de Souleymane, Boris Lojkine zine zuzendari frantsesak gidatua. Souleymane etorkin gazte bat, Parisko kaleetan zehar ibiltzen da otorduak banatzen, bere historia bere buruan behin eta berriz berpizten duen bitartean. Bi egunetan, asiloa eskatzeko elkarrizketa garrantzitsuari aurre egin behar dio, eta hori herrialdean geratzeko aukera emango dioten paperak lortzeko gakoa izan daiteke. Hala ere, gaztea ez da urrats garrantzitsu horretarako prest sentitzen, eta bere beldurrek, traumek eta zalantzazko etorkizun baten ziurgabetasunek gain hartzen dute. Bere barne borrokak besteen lurretan bizitza berri bat bilatzen dutenen errealitate zaila islatzen du.

El casoplon filmak familia baten oporraldia du oinarri. Toñi, Carlos eta hiru seme-alabak beren bizitzako udarik txarrena pasatzen ari dira; oporrik gabe, 50 metro karratuko etxebizitza batean itxita, gurasoak lanaldi osoan lanean... eta, azkenik, aire girotua hondatzen da bero-bolada betean.

Gaur, osteguna

  • 20:00. La historia de Souleymane.

Etzi, ostirala

  • 18:00. El casoplon.
  • 20:30. La historia de Souleymane.

Maiatzak 3, larunbata 

  • 16:45. El casoplon.
  • 19:15. El casoplon.
  • 22:15. La historia de Souleymane.

Maiatzak 4, igandea

  • 16:45. El casoplon.
  • 19:15. La historia de Souleymane.
  • 22:15. La historia de Souleymane.

Maiatzak 5, astelehena

  • 17:00. La historia de Souleymane.
  • 19:30. La historia de Souleymane

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide