Atzoko osoko bilkuran, hileko gaiak jorratzeaz aparte, Xabier Txurruka alkateak iragarri zuen Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares Legazpi txistulariak izango direla aurten San Pelaio jaien hasierako protagonista nagusiak. Bien ardura izango da, beraz, festak abiarazten dituen banderaren igotzea.
"Gonbidapen honekin, gure herriko jai eta ekitaldi nagusiak nahiz auzoetako festak urte luzez alaitu dizkiguten bi txistulariei aitortza eta omenaldia egin nahi diegu. Aurtengo sanpelaio gauerdiko protagonistak izango dira, ondo merezita!", nabarmendu du alkateak.