Marta Garmendiaren margolanak, Lukasen ikusgai

Mireia Galarza Bastida 2025ko api. 29a, 16:30

Garmendiaren margolanetako bat. (Utzitakoa)

Maiatzaren 8ra bitartean egongo dira ikusgai sortzaile zarauztarrak egindako piezak. 

Lukas ardotegian erakusketa berria ikus daiteke dagoeneko. Zehazki, Marta Garmendia zarauztarraren margolanak daude ikusgai bertan, eta zarauztarrek horiek ikusteko aukera izango dute maiatzaren 8ra arte. 

Garmendi Nahia artisau elkarteko kideetako bat da eta, margolanez gain, erretxinarekin egindako bitxiak ere sortzen ditu. Margolanen inguruko informazioa nahi duenak zuzenean sortzailearekin kontaktuan jartzeko aukera izango du Ipar kaleko 6. zenbakian. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide