Gerra inperialistari ez. Europako estatuen berrarmatzearen aurka lelopean manifestazioa deitu du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) Maiatzaren Lehenerako, Bilbon.
Hori horrela, manifestazioko joan-etorrirako autobusa jarri du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Zarautzen Sanz Eneako geralekuan, 11:00etan; Getarian bus geltokian; eta Zumaian Patxita Etxezarreta kalean (Kantauri plaza parekoan), 12:20ean egingo ditu geldialdiak Bilborako bidea hartu aurretik.
Interesdunek aurrez tiketak erosi beharko dituzte. Zarautzen Orbelan eta Zumaian Txikixan daude salgai, 10 euroan landunentzat, eta 5 euroan langabeentzat.