Saio originalaren barruan, 'Sorda' filma emango dute gaur

Julene Sorarrain

19:30ean hasiko da proiekzioa Modelon, eta bertan eskainiko dute Eva Libertadek zuzendutako eta genero berdintasuna sustatzeko gomendatutako filma.

Saio originalaren barruan, Sorda filma botako dute gaur Modelon. 19:30ean hasiko da proiekzioa, eta bertan eskainiko dute Eva Libertadek zuzendutako eta genero berdintasuna sustatzeko gomendatutako filma.

Angela, emakume gorrak, haur bat izango du Hectorrekin, bere bikote entzulearekin. Haurdunaldiak bere beldurrak azaleratzen ditu amatasunaren aurrean eta bere alabarekin komunikatzeko moduari buruz. Neskaren etorrerak krisia sortzen du bikotean, eta Angela alabaren hazkuntzari aurre egitera eramaten du, berarentzat egina ez dagoen mundu batean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide