Euskaraldia 2025

Zabalik da Euskaraldiko izen-ematea eta txapa banaketa

Julene Sorarrain 2025ko api. 23a, 16:51

Artxiboko irudian, Euskaraldiko txapak.

Zarauztarrek turismo bulegoan, kiroldegian eta Sanz Enea kultur etxean eman dezakete izena, baita txapak jaso ere. Horrez gain, herriko ekitaldietan izena emateko mahaiak jarriko ditu Euskaraldiaren Zarauzko Batzordeak Pagoeta egunean eta plaioerotako finalean. 

Euskaraldiaren laugarren edizioa ospatuko da maiatzaren 15etik 25era bitartean, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Horretarako, herritarrek Euskaraldiaren webgunean sartuta eman dezakete izena, eta gaurtik aurrera, herriko hainbat gunetan ere izango da horretarako aukera.

Zarauztarrek turismo bulegoan, kiroldegian eta Sanz Enea kultur etxean eman dezakete izena, baita txapak jaso ere. Bestalde, apirilaren 28tik aurrera herriko beste hainbat gunetan eman ahalko da izena, hala nola Euskaraldiko lokalean, udal euskaltegian eta AEK Euskaltegian. 

Horrez gain, herriko ekitaldietan izena emateko mahaiak jarriko ditu Euskaraldiaren Zarauzko Batzordeak, besteak beste Pagoeta egunean eta plaioerotako finalean. 

Berrikuntzak

Aurten, bestalde, zarauztarrek Euskaraldia Hika-n parte hartzeko aukera izango dute. Hori horrela, nahi duenak ahobizi edo belarriprest txapari “H” letradun pegatina txiki bat erantsiko dio, “egin nirekin hika" adierazteko. Txaparekin batera banatuko da “H” letra hori ere.

Izan ahobizi edo belarriprest, “H” letra daramanak, beraz, hika entzuteko prest dagoela adieraziko du (ez du esan nahiko hika egingo duenik). Izena ematerakoan, beraz, bi gauza erabakiko ditu: batetik, ahobizi edo belarriprest izango diren, eta, bestetik, hika entzuteko prest dauden.

Aurtengo egitaraua

Zarauzko Euskaraldiko Batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu, eta datozen egunetan emango ditu xehetasun gehiago:

  • Apirilak 30. Hikaren inguruko hitzaldia Amaia Zalduaren eta Aner Peritzen eskutik, 18:00etan, Sanz Eneako ikasgelan.
  • Maiatzak 9. Euskaraldiaren inguruko gune ibiltaria.
  • Maiatzak 15. Euskaraldiaren hasierako ekitaldia.
  • Maiatzak 21. Mintzodromoa.
  • Maiatzak 23. Kantu afaria gazteekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide