Maiatzaren 4an, igandearekin, jokatuko dute Zarauzko VII. Herri Lasterketa, aurten ere A 3 el Km! taldeak eta Zarautz Kirol Elkarteak elkarlanean antolatuta. 11:00etan hasiko da proba, eta antolatzaileek gogoratu dute parte hartu nahi duten korrikalariek oraindik ere badutela izena emateko aukera.
Izen-emateak 10 euro balio du eta Kirolprobak.com atari digitalaren bidez egin daiteke. Maiatzaren 2an, 12:00etan itxiko dituzte online bidezko izen-emateak.
Hori horrela, herri osoari buelta emango dion 8 kilometroko ibilbidea zirkularra berreskuratuko dute. Korrikalariek Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko dira eta toki berean izango dute helmuga.