Maiatzaren 9an amaituko da ibilgailuen gaineko zergaren borondazteko ordainketa egiteko epea

Julene Sorarrain 2025ko api. 22a, 12:40

Ordainketa helbideratuta daukaten herritarrei ordainagiriak zuzenean kobratuko zaizkie kontu korrontetik epearen azken egunean, maiatzaren 9an hain zuzen.

Zarauzko Udalak Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu du, eta borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik.

Ordainketa helbideratuta daukaten herritarrei ordainagiriak zuzenean kobratuko zaizkie kontu korrontetik epearen azken egunean, maiatzaren 9an hain zuzen.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, aldiz, posta bidez bidali dira zergadunen adierazitako zerga helbideetara, eta jarraian adierazten diren moduetan ordaindu ahal izango dute:

  • Udalaren web orrian (Nire Ordainketa bidez). 
  • Bankuetan, posta bidez bidalitako ordainagiriak aurkeztuz, edota kutxazain automatikoetan.
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29).

Borondatezko kobrantza epean ordaindu ez diren zorrak premiazko prozeduraren bitartez ordainaraziko dira eta errekargua izango dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide