Pasa den larunbatean jokatuko zituzten XXVII. Gonzalo Urkia Futbol Txapelketako jardunaldiak Astiko futbol zelaian, eta Zarautz Kirol Elkarteko gaztetxoek bigarren postua eskuratu zuten, Ondarroako (Bizkaia) Aurrera taldearen aurka jokatu ostean.
Goizean goiz ekin zioten txapelketari, eta guztira 12 talde lehiatu ziren, tartean ZKE eta Orioko FT. Jardunaldi luze eta estu baten ostean, ordea, Ondarroako Aurrera taldeak eskuratu zuen garaipena. Bigarren postua zarauztarrentzat izan zen, eta hirugarrena, berriz, Lasarteko Ostadar taldearentzat. Laugarren postua, azkenik, Orioko jokalarientzat izan zen.
Argazkiak: utzitakoak.