Martxan da 44. Lizardi Saria literatur lehiaketa

Julene Sorarrain 2025ko api. 21a, 13:00

43. Lizardi Sariaren ekitaldia Modelo aretoan. (Aritz Mutiozabal)

Aurtengoa gazte literaturari zuzendutako edizioa izango da, eta aurkeztutako lanek 13 eta 17 urte bitarteko irakurleei zuzendutakoak izan beharko dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 14an amaituko da, eta irabazleak 5.500 euro jasoko ditu.

Martxan da dagoeneko Lizardi Saria literatur lehiaketaren 44. edizioa, eta parte hartu nahi duten herritarrek uztailaren 14ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Aurtengo edizioa gazte literaturari zuzendutakoa da, beraz, parte hartzaileek 13 eta 17 urte bitarteko irakurleei zuzendutako lanak aurkeztu beharko dituzte. 

Lanik onenak 5.500 euro jasoko ditu, eta bestalde, Zarauzko Udalak 1.000 euroz lagunduko du ilustratzailea, liburuaren "bikaintasuna" sustatzeko. Irabazlearen liburua 2026eko apirilaren 2an aurkeztuko da, Sari Ematearen egunean.

Hori horrela, sariketan parte hartzeko ondorengo baldintzak beteko dituzte aurkeztutako lanek, hala nola, jatorriz euskaraz idatziak, originalak, inoiz argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Hori ez ezik, 55.000 karakteretik gorakoa izan beharko du obrak. Gainera, partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake lehiaketan.

Parte hartu nahi dutenek uztailaren 14a baino lehen bidali beharko dituzte lanak, eta irabazlea irailaren 30ean jakinaraziko dute. Honako lotura honetan ikus daitezke oinarri guztiak, baita lanak aurkezteko bideak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide