Kiroldegiko ikasgela zabalik egongo da Pazko Asteko zenbait egunetan

Intza Trula 2025ko api. 20a, 17:15

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela. (Zarauzko Udala)

Zehazki, apirilaren 22an, 23an, 24an eta 25ean egongo da erabilgarri gela.

Kiroldegiko ikasgela irekita egongo da datorren asteko zenbait egunetan, ikastera edota lanak egitera joan nahi dutenentzat. Zehazki, apirilaren 22an, 23an, 24an eta 25ean egongo da zabalik, honakoa ordutegian: astegunetan, 06:15etik 21:30era; larunbatetan, 08:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era; eta igandetan, 08:00etatik 13:30era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide