Gazte Ekintzaileen Azoka egingo dute larunbatean

Intza Trula 2025ko api. 22a, 09:00

Puntuz egindako produktuak. (Pixabay)

18:00etan hasiko da azoka, Santa Klara komentuan. Postuez gainera, zuzeneko irratsaioa eta desfilea ere prestatu dituzte, zuzeneko musikak.

Gazte Ekintzaileen Azokak hartuko du larunbat honetan Santa Klara komentua. 18:00etatik hasita, askotariko produktuak eskuratu ahal izango dira bertako postuetan; hala nola bitxigintzako postuak, modari lotutakoak edota puntuz egindako produktuenak aurkitu ahal izango dituzte bertara gerturatzen direnek.

Hori gutxi ez balitz, zuzeneko irratsaio bat ikusteko aukera ere egongo da, eta desfilea ere egingo dute, 20:00etan hasita. 21:00 aldera, berriz, musikak girotuko du komentua. Azokari buruzko informazio gehiago eskuratzeko honako lotura honetara jo daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide