Asteburu bikaina izan da Zarauzko surflari Ruben Vitoriarentzat, Keoni Lasarentzat eta Adur Amatriainentzat. Izan ere, Lisboan (Portugal) jokatzen ari diren Caparica Surf Fest 2025 txapelketako final-laurdenetara sailkatzea lortu dute hirurek. Bertan lortutako puntuei esker, gainera, Challenger Series zirkuituko probak jokatu ahal izango dituzte datorren denboraldian.
Zarauzko hiru surflari horiez gain, mutilen kategorian Euskal Herriko beste bi surflarik lortu dute final-laurdenetrako txartela: Hans Odriozolak eta Yago Dominguezek, hain justu. Nesketan, Annete Gonzalez-Etxabarrik eskuratu du Caparica Surf Fest 2025eko datorren faserako txartela.