Azken eguna du gaur Garagardo Azokak

Intza Trula 2025eko apirilaren 21a

Aurtengo Garagardo Azokako irekierako irudia. (Onintza Lete Arrieta)

Azken egunotan bezala, 12:00etatik 01:00etara egongon da zabalik Munoako karpa.

Etenik gabeko festa egunen ostean, gaur amaituko da aurtengo Garagardo Azoka. Ehundaka lagun bildu ditu aurten ere Zarautz Rugby Taldeak urtero antolatzen duen azoka entzutetsuak, eta azken egunotan bertara sartzera animatu guztiek giro bikainaz gozatzeko aukera izan dute.

Apirilaren 16an, asteazkenez, zabaldu zituen ateak Munoako karpak, eta, egun horietan bezala, gaur ere 12:00etatik 01:00etara egongo da zabalik. Horren ostean, datorren urtera arte agurtuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide