Bizkaia kaleko azpibideko barandak berritu dituzte

Intza Trula

Bizkaia kaleko azpibideko barandak berrituta. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Udal Brigadako langileek azken asteotan burutu dituzte zaharkituta eta kaltetuta zeuden barandak berritzeko lanak.

Amaitu dituzte Bizkaia kaleko azpibideko barandak berritzeko lanak. Izan ere, zaharkituta eta kaltetuta zeuden jada baranda horietako zenbait zati, eta berauek konpontzeko lanak egin dituzte azken asteotan Zarauzko Udal Brigadako langileek.

Abenduaz geroztik ari da Zarauzko Udala herrigunean hondatuta dauden barandak aldatzen eta berritzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide