Arbil Iciar zarauztarrak irabazi du Azpeitiko Udaberriko Argazki Rallya

Ihintza Elustondo 2025ko api. 14a, 16:58

Arbil Iciarren bilduma irabazleko argazki bat. (Arbil Iciar)

Joan zen igandean gauzatu zuten Udaberriko Argazki Rallya Azpeitian, eta epaimahaiaren arabera, zarauztarraren bilduma izan da onena. Arbil Iciarrek 150 euro eta Azpeitiko eskudela eskuratu ditu.

Aurreko igandean gauzatu zuten Udaberriko Argazki Rallya Azpeitian, eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako hainbat herritatik bertaratutako 32 argazkilari izan ziren herrian: Zestoa, Arroa, Zumaia, Zarautz, Donostia, Durango, Legazpi, Atxondo, Tolosa, Muxika, Leaburu, Mañeru, Ondarroa, eta, noski, Azpeitikoak. Aipatzekoa da, horien artean, aurten ere zortzi emakume izan direla; tartean, aurtengo irabazlea: Arbil Iciar zarauztarra.

Azken urteetan bezala, aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitian bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, eta hauek izan zituzten atera beharreko argazkien gaiak: udaberria, frontoia, triangelua, txirrindularitza eta egunkaria.

Atzo, igandez, elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Karlos Mediavilla, Gorka Gomez eta Iñaki Etxenagusia). Aurtengo Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. bilduma onena: Zarauzko Arbil Iciar - 150 euro eta Azpeitiko eskudela
2. bilduma onena: Durangoko Javier Lopez - 120 euro eta garaikurra
3. bilduma onena: Zestoako Adiel Zabala - 90euro eta garaikurra

Herriko lehen ez saritua Igor Froilan izan zen; hark 70 euro eta garaikurra eskuratu ditu.

Rallyko argazki onenaren saria, aldiz, Mañeruko Ivan Rodriguezentzako izan da. Hark 50 euro eta garaikurra eskuratu ditu.

Bilduma sarituak ikusgai daude Ekintzak/Rallyak atalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide