Jokalariek euripean borrokatu dute plaieroetako finalerako txartela

Ian Ruiz Lizaso 2025ko api. 13a, 17:30

80. Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak euriarekin jokatu dituzte, neskek zein mutilek, 11:00etan hasita.

80. Hondartzako Futbol Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte gaur goizean. Talde guztiek helburu berdinarekin jokatu dute: final handirako txartela eskuratzea. Goizeko 11:00etan hasi dira Kopako zein Ligako partidak, eta honakoek lortu dituzte final handirako txartelak: emakumezkoetan, ligako finala Kebidek eta Orbela taldeek jokatuko dute; gizonezkoetan, berriz, Balearri-Astillerok eta Asti Pinturak taldeek.

Kopari dagokionez, nesketan berdinketa egon da bi partidetan, eta azkenean, finalean Shelter Pukas eta Itxas Lur taberna lehiatuko dira. Gizonezkoetan, berriz, Kosta hortz klinika eta Latz taberna iritsi dira finalera.

Bestalde, eskolarteko plaieroetako finalerdiak ere jokatu dituzte ordu berean.

Hona hemen Kopako, Ligako eta eskolarteko plaieroen emaitzak:

Senior neskak: XIX. Emilio Olazabal Kopa

1. Euskal Parrilla 1 - 1 Shelter-Pukas.
2. Itxas-Lur Taberna 1- 1 Talai-Mendi Kanpina.

Senior neskak: IV. Maria Jauregi Liga

3. Lukas Ardotegia 0 - 2 Kebidek.
4. 310-Kepa Osteo 1 - 3 Orbela taberna.

Senior mutilak: LXXIX. Paco Urquia Liga

5. Balearri-Astillero 3 - 0 Celso Castro.
6. Telesforo Erretegia 1 - 2 Asti Pinturak.

Senior mutilak: XXIX. Juan Irigaray Kopa

7. Kosta Hortz Klinika 3 - 1 Kirkilla-Enea Jatetxea.
8. Asergroup 1 - 2 Latz Taberna.

LHko haurren finalerdiak

9. Iturzaeta 6M 5 -  0 Orokieta 6D Mut.
10. Orokieta 6B Mut 1 - 2 Antoniano 6M. 
11. Salleko 6BN 2 - 1 Orokieta 6A Nsk.
12. Salleko 6A 1 - 2 Orokieta 6BD Nsk.
13. SM61 5 - 2 SM64.
14. Orioko 62 2 - 1 Lardizabal 6.
15. Salleko 5AM 8 - 2 Antoniano 5M.
16. Iturzaeta 5M 4(3) -  4(4)  Salleko 5BM.
17. Salleko 5BN 4 - 3 Orokieta 5CD Nsk.
18. Iturzaeta 5N 1 - 4 Salleko 5AN.
19. Zaragueta 51 4(2)  -  4(0) Orioko 53.
20. SM52 5 - 1 .Zaragueta 52.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!